
Errusiako nerabeak, 2013 urtean. Kredituak: Messir-Wikimedia Commons.
Psikologian, nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsiziozko bizialdia da. Hainbat ezaugarri ditu: bere baitan pubertaroa edo sexu organo eta atributuen garapena, hazkunde azkarra, pentsamendu logikoaren garapena, sexualitatearekiko interesa, identitateari buruzko kezka, sozializazioa eta horren baitan bereziki berdinkideen onarpena. Edonola ere, bizialdi lausoa da: nerabea ez da haur, haurrak izaten ez duen kontzientzia eta ardura eskatzen zaizkio, baina aldi berean ez da guztiz heldua. Esan liteke, beraz, nerabezaroa pertsona heltzen ari den aldia da. Kultura gehienetan garrantzi handiko aldia da, eta hura markatzeko hainbat erritu daude, igarotze-errituak, hala nola lehenengo jaunartzea, lehenengo gaupasa lagunekin eta lehenengo bidaia bakarrik. Problematikoa ere bada, nerabea urte horietan definitzen baitu bere burua heldua izateko bidean, eta horrek gatazkak eragin ohi ditu, bereziki familiarekin. Muga lausoak badira, orokorrean irizten da nerabezaroa 10-19 urte bitartean gertatzen dela.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, adolescence, teenager (nerabea); gaztelaniz, adolescencia.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Akieszentzia eta erreaktantziaTest psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…