Neoliberalismoa


KategoriakEkonomia

Neoliberalismoa doktrina ekonomiko eta sozial kapitalista da, estatuak ekonomian duen esku hartzea mugatzea eta liberalizazioa aldezten dituena, hala nola finantza-merkatuen desregulazioa eta zabalkuntza, enpresa publikoen pribatizazioa, eta langile eta gizarte-klase apalentzako subsidio, laguntza eta eskubideen murrizketa, hori guztia kapitalen metaketa azkartu eta ustez efizientzia eta lehiakortasun ekonomiko orokorra gehitzearren. Liberalismoaren doktrina ekonomikoaren bertsio historiko bat da. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan abiarazi zen, bereziki AEBetan Ronald Reagan-ek eta Erresuma Batuan Margaret Thatcher-ek bultzaturiko politika ekonomikoekin eta 1990eko eta 200ko hamarkadan nagusitu zen mundu zabalean. Chicagoko eskolako ekonomialariak, horien artean Milton Friedman-en bereziki, izan ziren neoliberalismoari oinarri teoriko eta legitimazio akademikoa eman ziotenak (ikus, gainera, eskaintzaren ekonomia),  bereziki Bigarren Mundu Gerraz geroztik eta 1970eko hamarkadara arte arrakastaz nagusitu zen keynesianismoaren aurka, doktrina horrek 1970eko arte ekarritako hazkunde ekonomikoa ahitu eta ustez krisi ekonomikoa ekarri zuenean, inflazioa goratu, produktibitatea murriztu eta gastu sozialak igoaraziz. Askoren arabera, 2008an hasitako Atzerakada Handia neoliberalismoaren gehiegikerien ondorio zuzena da, bereziki zorraren hazkunde neurrigabearekin eta finantza-merkatuak mugarik gabe jardutearekin loturik.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Leitner H, Peck J, Sheppard ES. Contesting Neoliberalism: Urban Frontiers (28-35 Orr.). Guilford Press; 2007.
296 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.