Eskaintzaren ekonomia


KategoriakEkonomia

Eskaintzaren ekonomia 1970eko hamarkadan sortu eta XXI. mendera arte garatutako eskola ekonomikoa da, neoliberalismoarekin loturikoa, zeinaren arabera hazkunde ekonomikoa bermatzeko eskaintza agregatua handitu behar den, horrela prezioak jaitsiarazi eta finean eskari agregatua bultzatzeko. Eskaintzaren ekonomiaren aldeko supply-sider horiek eskaintza gehitzeko proposatzen dituzten neurrien artean zergen jaitsiera eta desarautzea dago, horrela jarduera ekonomikoak bizituko direlakoan. Haien arabera gainera, zergen jaitsierak azkenean zerga bilketa gehitu ere egin dezake, jarduera ekonomikoaren handitzeagatik, Laffer kurbak baieztatzen duen bezala. Kritika gisa, ebidentzia ekonomikoa aipatzen da: ez dago ebidentzia argirik zerga jaitsierak eta desregulazioak jarduera ekonomikoa sustatzen duenik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, supply-side economics; gaztelaniaz, economía de oferta.

195 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.