Nazionalismoa


KategoriakPolitika

Nazionalismoa nazioaren kontzeptu historiko eta identitarioaren inguruko batasun eta ordena soziala aldarrikatzen duen ideologia eta mugimendu sozial eta politikoa da, irudikatutako nazioaren interes kolektiboak, izan ekonomikoak, geopolitikoak edo kulturalak, babestu eta sustatu egiten dituena, eta azken helburu gisa estatua bereganatuz nazioa eraiki, sendotu eta aurreratzea duena. Maiz, nazionalismoak kanpoko etsaien aurka jotzen du, izan errealak edo asmatuak, baina aldi berean etsai horietan oinarritzen da herritarren kontzientzia nazionala indartu, bere ideologia zabaldu eta botere politikoa eskuratzeko. Ildo horretatik, bereizi egin behar dira nazionalismoa eta abertzaletasuna edo patriotismoa, azken hau aberria, norberaren nazioa, defendatzeko jarrera pertsonal eta kolektiboa dela, baina horren inguruan ideologia politikorik eratu eta estatuaren  bereganatzeko asmorik gabe. Hala ere, nazionalismoak eta abertzaletasunak osagaiak partekatzen dituzte, bereziki jatorriari dagokionean: biek ala biek komunitatea nazionalaren sentimendua dute jatorri, baina nazionalismoa haratago doa maiz eta handinahia bilatzen du, maiz beste nazioak menderatuz eta zapalduz, nazioaren interesak neurrigabe garatuz. Esan liteke, hartara, abertzaletasuna elkartasunean eta askatasunean oinarritutako nazionalismoa dela (ikus, internazionalismoa), botere politikoa baino balore etikoak, eskubideak eta printzipio politiko demokratikoak sustatzen dituena.

Ikus, gainera

278 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.