Hazkunde ekonomikoa eskualde edo herrialde baten produktuaren, zehatzago Barne Produktu Gordinaren, gorakada iraunkorra da. Orokorrean, hazkunde ekonomikoak herrialdeko aberastasuna handitu, langabezia gutxitu (ikus, Okun legea) eta bertako…

Bulgariako Brigada Internaziola, Espainiako Gerra Zibilean.
Internazionalismoa nazio eta herrialde guztietako klase langileen arteko elkartasuna eta batasuna aldarrikatzen duen mugimendu politikoa da, bereziki sozialismotik eta anarkismotik bultzatua, kapitalismoa suntsitze aldera. Historian modu desberidnetara gauzatu den mugimendua da: batasun politikoak eratuz (Langileen Internazionalak), iraultzan edo borroka sozialetan murgilduta zeuden beste herrialdeetan militantzia eskainiz, Espainiako Gerra Zibilean brigada internazionalistetan parte hartuz faxismoaren aurka, eta egun perspektiba zabalagoarekin, pobreziaren aurka eta garapen ekonomiko eta sozialaren alde lan eginez Gobernuz Kanpoko Erakundeetan.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.