Nazionalismo bateratzaileak eta nazionalismo sakabanatzaileak


KategoriakHistoria

Ideologia nazionalista XIX. mendean garatu zen bereziki, erromantizismoaren altzotik, Ilustrazioko arrazoia baino gehiago komunitate nazional batekiko pertenentzia sentimendua lehenetsiz. Mende horretan bertan, aurkakotzat jo daitezkeen bi nazionalismo joera bereizi ziren:

  • alde batetik, nazionalismo bateratzailea edo nazionalismo zentripetoa, komunitate historiko txikiak bateratuz nazio-estatu handia eratzea bilatzen zuena, haiek partakatzen zuten ezaugarri komun batean oinarrituz. Hala gertatu zen, esaterako, egungo Alemaniako eta Italiako nazio-estatuen sorreran.
  • beste alde batetik, nazionalismo sakabanatzailea, nazionalismo banatzailea edo nazionalismo zentrifugoa, komunitate nazionalak, maiz etniaren eta hizkuntzaren gainean eratuak, nazio-estatu batetik bereizi eta independentzia aldarrikatzea helburu dutenak, identitate etniko eta kulturala babeste aldera. Horren adibide dugu gurean euskal abertzaletasuna, Espainiatik eta Frantziatik bereiztea helburu duena. Europako beste nazionalismo sakanatzaileak dira Kataluniakoa, Galiziakoa, Okzitaniakoa, Bretainiakoa, Eskoziakoa, Irlandakoa, Valoniako eta Flandirakoa.
216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.