Nazio-produktu gordina (NPG)


KategoriakEkonomia

Nazio-produktu gordina (NPG) nazioko bertako ekoizpen-faktoreek, ekoizpen faktore nazionalek alegia, bertan bizi ala ez, urte batean ekoitzi eta saldu dituzten ondasun eta zerbitzu bukatuen balio totala da. BPG edo barne produktu gordinarekin batera, herrialde bateko ekoizpena kalkulatzen duen makromagnitudea da, eta herrialde bateko ekonomia hazten ari den hautemateko adierazlea (ikus, hazkunde ekonomikoa).

Barne produktu gordinarekin (BPG) batera kalkulatu ohi da, baina horrekin duen diferentzia ez da oso handia izaten: BPG herrialde batean kokatutako faktoreek (izan nazionalak izan atzerrikoak) ekoitzitako totala izanik, nazio produktu gordina BPGetik kalkulatzeko aski da faktore nazionalek atzerrian ekoitzi eta saldutakoa gehitu eta faktore atzerritarrek nazioan ekoitzi eta saldu dutena kentzea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, gross national income; gaztelaniaz, producto nacional bruto.

Ikus, gainera

211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.