Naturalismoa XIX. mendean garatutako literatura mugimendua izan zen, garaiko filosofia positibistarekin loturik, errealitatearen deskribapen zehatz eta gordina egiten duena, inongo iragazkirik gabe, eta irizpide estetikoak alde batera utzirik. Errealismotik oso gertu dasgoen mugimendua, baino naturalismoak klase sozial txiroetako errealitatea azaltzen nabarmendu zen, haien hizkuntzarekin, gehienetan burgesiaren bizimodua azaltzen zuen errealismoak ezbezala. Ildo horretatik, kritika soziala egitea zen haien helburu nagusietako bat. Idazle naturalista nabarmenak izan ziren Émile Zola eta Flaubert, Frantzian; Dostoievski, Errusian, eta Leopoldo Alas eta Vicente Blasco Ibañez, Espainian. Poesian ere egin zuen bidea mugimendu naturalistak, naturarako itzulera aldarrikatuz, landa, etxalde edo baserri giroan kokatuz eta konstunbrismoa landuz.
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
Naturalismoa (literatura)Agian, naturalismo filosofikoari buruz jakin nahi duzu. Naturalismoa XIX. mendeko azken hamarkadetan garatutako literatura mugimendua izan zen, muturreko errealismoa, errealitatea xehetasun osoz deskribatuz, eta erabateko objektibitatea bilatzen zituena,…