Naturalismo filosofikoa


KategoriakFilosofia

Naturalismo filosofikoa errealitate eta fenomeno guztiak, baita kontzientzia eta ideiak ere, naturan (greziarren physis delakoan) daudela eta beraz lege eta kausa natural edo fisikoen bitartez azaldu behar direla baieztatzen duen korronte filosofikoa da, naturaz gaindiko transzendentzia oro ukatzen duena.

Jainkoari buruz, esaterako, naturalismoak ez du printzipioz ukatzen bere existentzia, baina Jainkoa naturan dagoela baieztatzen du, eta ez du onartzen Jainkoaren existentzia naturatik at. Baruch Spinoza (1632-1677) izan zen joera honen ordezkari nagusiena, Deus sive Natura (Jainkoa, hots Natura) baieztatuz.

Naturalismoak badu alderdi ontologiko bat, dena natura edo fisika dela baieztatzen duena; eta alde metodologiko bat, errealitatea lege natural eta fisikoen bitartez azaldu behar dela baieztatzen duena. Beste alde batetik, naturalismoa korronte zabala ere bada, bere baitan materialismoa, positibismoa,  pragmatismoa eta panteismoa besteak beste, biltzen dituena, baina badira filosofoak naturalismoa sistema filosofiko propiotzat hartu eta zehaztu dutenak, hala nola Willard Van Orman Quine eta George Santayana.

232 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.