Narratzaile lekukoa


KategoriakLiteratura

Narrazio batean, narratzaile lekukoa (*lekuko narratzailea) protagonista izan gabe narrazioko gertakariak bizi eta kontatzen dituen narratzaile mota da. Beraz, bere funtzioa behatzea da, narrazioan gertatzen diren gorabeherei ahalik eta xehetasun handienez erreparatzea, baina hartan nabarmen parte hartu gabe. Hala ere, komeni da aldi berean, narratzaile lekukoa nolabait parte hartzea, istorioari sinesgarritasuna emateko: horretarako estrategia zenbait daude, hala nola lekukoa beste pertsonaia baten edota eguneroko edo gutun batzuen eskutik jasotzea narrazioko gertakarien berri.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, narrador testigo.

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.