Narratzaile orojakilea narrazioaren munduan gertatzen den guztiaren berri jakin (ikus, orojakintasuna) eta kontatzen duen narratzailearen ikuspegia edo fokalizazioa da, zero fokalizazioa ere deitzen dena. Hartan, narratzailea narraziotik kanpo dago, ez du parte hartzen narrazioan, idazlearekin identifikatzen da, baina hala ere, haiek baino gehiago daki, protagonista eta beste pertsonaia guztien pentsamendu eta sentimenduak ere jakiteraino, eta horrela haiek istorioaren mendean utziz . Horrela, sinesgarritasuna ematen zaio narrazioari (eta beraz egokia da istorio fantastikoetarako) eta narratzaileak istorioa guztiz menderatzearen sentsazioa sortzen da, azalpen eta xehetasun guztiak emanez, baina hala ere balorazioak eta azken epaia irakurleari utziz.
Loturiko artikuluak
Zero oinarriko aurrekontuakZero oinarriko aurrekontuak aurrekontuak egiteko metodologia da, aurrekontuetan aurreikusitako gastuen efizientzia bilatzen duena, aurreko ekitaldietako aurrekontuetatik abiatu gabe, eta izenak adierazten duen bezala zero edo hutsetik abiatuz, kostu…
Zero baturako jokoakJoko-teorian, zero baturako jokoak jokalari batek irabazten duena besteak galtzen duena direnean gertatzen dira, bi jokalarien arteko jokoetan. Zero baturako jokoetan jokalariek interes guztiz kontrajarriak dituzte, eta beraz…
Orojakintasuna (orojakintza, omniszientzia)Orojakintasuna, orojakintza edo omniszientzia Jainkoari dagokion ohiko nolakotasuna da, den-dena jakitea adierazten duena. Kontzeptuak, ordea, arazoak planteatzen ditu, den jakitea zer den ez bitago batere garbi. Batzuen iritziz,…