Literaturan, fokalizazioa edo zehatzago fokalizazio narratiboa istorioa kontatzean narratzaileak hartzen duen ikuspuntua da, bere kokapena gertaeren aurrean, istorioari buruz kontatuko dena guztiz eragiten duena. Funtsean, hiru fokalizazio mota bereizten dira: zero fokalizazioa edo narratzailea orojakilearena, barne fokalizazioa (istorioa narratzailaren kontzientzia, ikuspuntu edo ahots pertsonaletik kontatzen denean, norberaren esperientzia kontatu, objektiboa nahiz subjektiboa) eta kanpo fokalizazioa, narratzailea pertsonaietatik kanpo kokatzen denean, haien kontzientzian sartu gabe eta beraz gertaera soilak aurkeztuz, kamara bat balitz bezala.
Fokalizazio kontzeptua narratzailea eta bere ikuspuntua bereizteko sortu eta garatu zen. Narratzailea hirugarren pertsonan izan daiteke, baino ikuspegi osoa izan dezake (orojakilea) edo ikusle edo kamara moduan jokatuz ikuspegi mugatua. Narratzailea lehenengo pertsona denean, barne fokalizazioa dugu noski, baina multiperspektibismoaren teknikarekin, pertsonaia batzuen ahotsak bilduz, aberastu daitekeena.
Loturiko artikuluak
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
NarratzaileaLiteraturan, narratzailea istorioaren haria kontatzen duena da, narrazioaren hizlaria. Narratzailea eta idazlea kontzeptu desberdinak dira: idazlea idazlana idatzi egiten duena da, baina idazlana osatzerakoan kontakizuna narratzailearen esku uzten…
Narratzaile orojakilea (zero fokalizazioa)Narratzaile orojakilea narrazioaren munduan gertatzen den guztiaren berri jakin (ikus, orojakintasuna) eta kontatzen duen narratzailearen ikuspegia edo fokalizazioa da, zero fokalizazioa ere deitzen dena. Hartan, narratzailea narraziotik kanpo…