Mundu hautemangarria eta mundu adigarria


KategoriakFilosofia

Mundu hautemangarria eta mundu adigarria Platon filosofoak errealitatearen edo izatearen bi alderdiak izendatzeko erabiltzen dituen terminoak dira (ikus, gainera, dualismo ontologikoa Platonengan, gaiaren beste aurkezpen bat izateko). Mundu hautemangarria, mundu sentigarria, mundu ikusgarria edo mundu ikusgaia (azken bi horiek izanik Platonek maiz aipatzen duen izendapena) zentzumenen bitartez jasotzen dugun errealitatea da, mundu fisikoa alegia, itxura hutsa dena, iragankorra, aldakorra eta inperfektua, haitzuloaren mitoan erakutsi zuen bezala. Mundu adigarria edo mundu uler garria ideien mundua da, betierekoa eta perfektua, gauza fisikoen oinarrizko ideia unibertsalak edo kontzeptuak barne hartzen dituena, arrazoimenetik soilik ezagut daitekeena, eta zeinaren bitartez, mundu hautemangarria ulertu dezakegun.

Bereizketa ontologiko hori epistemologiara ere eramaten du Platonek, ezagutza maila bi bereiziz. Mundu hautemangarria itxura hutsa denez, horri buruzko ezagutza subjektiboa izango da ezinbestean, Platonek doxa deitzen duena. Benetako ezagutza, Platonen hitzetan episteme delakoa, ideien mundutik datorrena.

236 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.