Irabazi-marjina edo mozkin-marjina, kopuru absolutuan, produktu baten salmenta prezioa (BEZ gabe) ken produktuaren kostu totala da. Zergak ordaindu aurretik suertatzen den mozkin-marjinari marjin gordina deritzo, eta zergak ordaindu ostekoari, marjin garbia. Kopuru erlatiboan, irabazi-marjina diru-sarrerarekin alderatuta kalkulatzen da, portzentaje gisa. Adibidez, liburu bat 10 euro kostatu eta 15 eurotan saltzen bada, irabazi-marjin absolutua 15-10=5, eta marjin erlatiboa 5/15=%33.3.
Bi modu daude mozkin-marjina gehitzeko: alde batetik prezioa igoz, eta bestetik kostuak murriztuz. Prezioa gehitzea enpresaren esku dago, baina ondorioz produktuaren eskaria eta salmentak gutxitu daitezke, mozkin totalak murrituz. Beraz, mozkin-marjina gehitzeak ez du esan nahi irabaziak gehituko direnik. Beste alde batetik, kostua murriztea, mozkin-marjina igotzeko, ez dago beti enpresaren esku.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, margen de beneficio, margen de ganancia.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kontribuzio-marjina (estaldura-marjina)Enpresako kontabilitatean, kontribuzio-marjina edo estaldura-marjina salmentak ken kostu aldakorrak eginez kalkulatzen da. Enpresaren mozkinak kalkulatzen ditu, kostu finkoak kontuan hartu gabe. Produktu bakar baterako, honela kalkulatzen da unitateko kontribuzio-marjina,…
Errore marjinaAdiera arruntean, errore-marjina egoera bat ziurtatzen jarraitu aldera onartzen den adalaketa, zirkunstantzia edo gorabehera da. Adibidez, enpresa batean 1000 unitateko eskaera biharko betetzeko estu-estu badabiltza, eskaera betetzeko errore…
Mozkin industrialaMozkin industriala kontratista edo enpresari batek beste baten zerbitzuak eta lanak kontratatu eta bezeroari dagokion horien aurrekontua osatzerakoan mozkin gisa gehitzen duen portzentajea da. Oso ohikoa da eraikuntzan,…