Irabazi-marjina edo mozkin-marjina, kopuru absolutuan, produktu baten salmenta prezioa (BEZ gabe) ken produktuaren kostu totala da. Zergak ordaindu aurretik suertatzen den mozkin-marjinari marjin gordina deritzo, eta zergak ordaindu…

Enpresa batek ekoizten duen produktu bati buruz, marjin industriala edo industria-marjina prezioari unitateko ekoizpen kostua kenduz geratzen den marjin edo soberakina da, enpresaren irabaziak osatzeko geratzen den zatia produktuaren unitate bakoitzeko. Marjin industrialari unitateko merkataritza- eta administrazio-kostuak kenduz, marjin komertziala edo merkataritza-marjina eskuratzen da, praktikan irabazi-marjina baino ez dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, margen industrial y margen comercial.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.