Ekoizpen kostua
Ekoizpen-kostua edo produkzio-kostua produktu bateko unitate bat ekoizteko beharrezkoak izan diren kostu guztien batura da, merkataritza-kostuak kenduta. Ekoizpen-kostua produktu bukatuak eta erdibukatuak balioesteko kostu historikoaren oinarria da. Aldi berean, prezioari ekoizpen-kostua kenduz marjin industriala delakoa eskuratzen da.
Kontabilitatean, ekoizpen-kostua enpresako aktiboko elementuak balioesteko irizpide bat da, elementu horiek enpresak berak ekoitzi dituenean. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, coste de producción, costo de producción.