Misioa edo xedea, bisioa, ikuspegia edo ikuspena eta balioak enpresa batek plangintza estrategikoaren baitan bere burua definitu eta estrategiak abiarazteko aurrez definitu beharko lituzkeen alderdiak dira, bere jarduera garatzeko modua, bereziki enpresa kultura moduan, definitzen dutenak. Ildo horretatik, misioa enpresak ezartzen duen helburua da, gizarteari eskaini nahi diona, bisioa gizarteari buruz duen ikuspegi orokorra, eta baloreak enpresaren eta bere kideen jokabide-printzipioak.
Loturiko artikuluak
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
Babes-baloreak eta babes-aktiboakFinantzetan, babes-baloreak eta babes-aktiboak finantza merkatuetan gorabehera handiak eta ziurgabetasuna dagoen egoeretan inbertitzaileek bereziki eskuratzen dituzten baloreak (finantza-tituluak) eta aktiboak dira. Ohiko babes-baloreak eta aktiboak dira urrea, historikoki…
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…