Mikromarketina ezaugarri bereziak dituen kontsumitzaile multzo txiki eta zehatz bati buruz planteatzen den marketineko estrategia da. Horren baitan tokiko marketina eta marketing indibiduala bereizten dira.1 Bereziki big data direlakoen azterketatik diseinatu daitezke mikromarketineko estrategiak, mikrodatuen ezaugarri bereziak kontuan hartuz. Mikromarketinaren eragozpen gisa, ordea, kostu altua aipatu da, tokiko merkatuetan eta banakoz banako eskala-ekonomiak sortzeko ezintasuna dela eta.
Erreferentziak
1.
Kotler P, Armstrong G. Fundamentos de Marketing. 2003rd ed. Pearson Education; 2003.
Loturiko artikuluak
Eskala-ekonomiakEkonomian, eskala-ekonomiak enpresa batek epe luzera ekoizpena handitzean eskuratzen dituen abantailak dira, unitateko batezbesteko kostua murriztea dakartenak. Abantailak horiek eskala-errendimendu gorakorrekin daude loturik, hau da epe luzera, ekoizpen faktore…
Hedadura-ekonomiakEnpresak batek bi produktu edo gehiago batera ekoizteari esker, batez besteko kostua murriztu egiten denean, hedadura-ekonomiak eskuratu direla esaten da. Adibidez, hedadura-ekonomiak eskura daitezke baserri batean aldi berean…
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…