Eskala-ekonomiak daudenean, hau da, unitateko batez besteko kostua beherakorrak izatearen ondorioz, monopolioak kostu txikiagoak ditu merkatuan jardungo luketen enpresa anitzek baino, haiek baino tamaina handiagoa izanda, batez besteko…

Ekonomian, eskala-ekonomiak enpresa batek epe luzera ekoizpena handitzean eskuratzen dituen abantailak dira, unitateko batezbesteko kostua murriztea dakartenak. Abantailak horiek eskala-errendimendu gorakorrekin daude loturik, hau da epe luzera, ekoizpen faktore guztiak handitu daitezkeenean, ekoizpena handitzean gertatzen den lanaren espezializazioarekin eta kapitalaren erabilera efizienteagoarekin. Enpresak bere tamaina handitzen duenean, teknologia-aukera handiagoak eta lehengaiak eta osagaiak erostean bolumen handiagatik eskuratzen diren beherapenak ere izaten dira, unitateko kostua murriztu eta ondorioz eskala-ekonomiak ekartzen dituztenak.
Alderantziz ere gerta daiteke, tamaina eta ekoizpena handitzeak unitateko kostuak gehitzea ekar dezake, bereziki antolakuntzan sor daitezkeen arazoengatik (komunikazioa eza, burokrazia, ...). Orduan, eskala-desekonomiak sortzen direla esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economies of scale; gazteleraz, economías de escala.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.