Hezkuntzan, ikaskuntzarako metodologia aktiboak ikaslearen parte hartze aktiboa bultzatzen duten hezkuntza metodologiak dira, ikaslea informazioa jasotzen duen elementu hutsa delako ideia baztertu eta irakaslearekiko eta material diaktikoarekiko interakzioa bultzatzen dutenak, eta finean ikaslearen ikaskuntza esanguratsua eta autonomoa bultzatzen dutenak. Hona hemen metodologia aktiboen zerrenda bat, exhaustiboa ez den: erronketan oinarritutako ikaskuntza, proiektu bidezko ikaskuntza, alderantzizko gela, ikaskuntza-komunitateak, gamifikazioa eta ikasteko txokoak.
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza inguruneaEz nahastu hezkuntza-testuinguruarekin. Ikaskuntza-inguruneak ikaslearen aldetik parte hartze, inplikazio eta dinamika desberdinak eskatzen dituzten espazio eta eremuak dira, jarrera, trebezia eta kontzeptu bereziekin. Ikaskuntza-inguruneak anitzak dira: museo bat,…
Ikaskuntza polizentrikoaIkaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…
Erronketan oinarritutako ikaskuntzaErronketan oinarritutako ikaskuntza (ingelesez, Challenge Based Learning) metodologia didaktiko bat da, ikaslegoari erronka deitzen den proiektu zabala garatzen duen, errealitatetik jasotakoa, soluzio anitz onartzen dituena eta lankidetzan garatzen…