Hezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…

Ikasteko txokoak, ikaskuntza txokoak, ikasgelako txokoak edo ikas txokoak, haurren ikasgela batean antolatzen diren gure txiki bereziak dira, jarduera mota desberdinak lantzeko aukera ematen dutenak. Gela txokoetan banatzeak haurrak euren interes eta beharren araberako jarduerak aldi berean garatzea ahalbidetzen du, talde desberdinetan banaturik. Gainera, txoko horiek jolasgune moduan antolatu ohi dira, jolasa ikaskuntza esanguratsuko metodologiatzat hartuz. Irakaslearen aldetik, malgutasun handiagoko metodologia, irakaslea aldi berean ikasle guztien tutore izateari utzi egin eta ikasleari askatasun handiagoa ematen diona, aurkikuntza bidezko ikaskuntza bultzatuz era horretan.
Ikasteko txokoak proposatu zituen lehenengoa Maria Montessori pedagogo berritzailea izan zen.
Txokoen ohiko antolaketa bat
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.