Merkatu-prezioa edo merkatuko prezioa, merkatu-balioa, merkatuko balioa edo kotizazio-balioa ere deitua, merkatu aske batean, estatuaren eskuhartzerik gabe, ondasun batek eskariaren eta eskaintzaren legearen arabera duen prezioa da. Mikroekonomia neoklasikoaren arabera, merkatu-prezioa baliabide ekonomikoak modu efizienteenean esleitzen dituen hura da, kanpokotasunak kontuan hartu gabe.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, market price; gaztelaniaz, precio de mercado.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…
Kontsumo-merkatuak, merkatu industrialak eta merkatu instituzionalakKontsumo-merkatuak produktu eta zerbitzuak familien kontsumorako erosi eta saltzen dituzten horiek dira. Horietan, berehalako kontsumo-merkatuak (elikagaiak, adibidez) zein kontsumo iraunkorreko merkatuak (autoak, garbigailuak) bereizten dira. Merkatu industrialak enpresen…
Atomizazioa eta merkatu atomizatuakMerkatu bat atomizatua dela esaten da erosle eta saltzaile edo ekoizle asko daudenean. Horrelako merkatuak daudeneko egoerari berriz atomizazio deritzo eta lehia perfekturako baldintzetako bat da. Atomizazioa sortzeko…