Merkatu-kuota


KategoriakEnpresa

Merkatu kuota bere sektore edo merkatuan enpresa batek hartzen dituen salmenten portzentaje edo proportzioa da, enpresaren tamaina eta lidergoa neurtzen dituen metrika komertzialaren nagusienetakoa. Honela kalkulatzen da:

    \[\text{merkatu-kuota}=\cfrac{\text{enpresaren salmentak}}{\text{merkatuko salmenta totalak}}\]

Salmentak unitatetan edo dirutan jaso daitezke. Merkatu osoan enpresak hartzen dituen bezeroen porportzioa ere izan daiteke. Dena den, ohikoena salmentak dirutan jasotzea da.

Merkatu-kuota zehatz batera heltzea enpresek planteatzen dituzten helburuetako bat izaten da, enpresen helburua haztea izaten denez. Hala ere, ezin da baieztatu merkatu-kuota handia izatea beti komenigarria denik: enpresa merkatu-kuota handiarekin nahiz txikiarekin izan daiteke errentagarri (edo ez).

Merkatu bateko enpresen kuotek enpresek sektore horretan jokatzen dituzten rolak islatzen dituzte: merkatu-kuota handia dutenak merkatuko liderrak direla esaten da, eta marketin-gastu handienak eta banakuntza-sare handiena dutenak izaten dira. Berriz, merkatu-kuota apala dutenak, merkatu-kuota handiago batera heltzeko asmorik gabe, nitxoko enpresak dira, bezero-multzo zehatz eta espezifiko baten beharrak asetzen dituztenak. Merkatu-kuota handitzeko ahaleginak egiten direnean, merkatu penetrazioaren estrategia garatzen ari dela esaten da.

Beste alde batetik, enpresa bakar batek merkatu-kuota osoa edo ia osoa bereganatzen duenean, merkatua monopolio egoeran dagoela esaten da. Berriz, merkatua enpresa bakan batzuen artean banatzen denean, denak merkatu-kuota nabarmenekin, merkatuak oligopolioa osatzen duela esaten da.

Ikus, gainera

311 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.