Merkatu penetrazioa edo merkatuko penetrazioa, sartze-tasa ere deitua, populazio batean edo produktu edo zerbitzu baten merkatu potentzialean produktu edo zerbitzu hori eskuratu eta erabiltzen dutenen portzentajea da. Marketinean maiz erabiltzen den metrika da. Adibidez, ordenagailu eramangarrien merkatu penetrazioa %40 dela esaten denean, erabiltzaileen %40ak eramangarria erosi edo erabiltzen duela adierazi nahi da. Merkatu penetrazioa merkatu baten hazkundearen adierazlea da: produktu berritzaile baten merkatu penetrazioa txikia bada, merkatu horrek hazteko joera handia duela ondoriozta daiteke.
Beste adiera batean, merkatu penetrazioa enpresek merkatuetan sartu eta haietan merkatu kuota handitzeko estrategia ere bada.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, market penetration.
Loturiko artikuluak
Merkatu-orientazioaMerkatu-orientazioa edo merkaturako orientazioa marketinaren filosofia enpresa osora zabaltzen duen enpresaren ikuspuntu estrategiko globala da, bezero eta enpresako stakeholder edo interes-talde guztien (bezeroak, banatzaileak, hornitzaileak, bazkideak, ...) beharrak…
Merkatu-arriskuaMerkatu-arriskua edo merkatuko arriskua inbertitzaile batek merkatu batean jasan behar duen arrisku global eta sistematikoa da, merkatuko atal, enpresa eta aktibo guztiak erasaten dituena, eta beraz dibertsifikazioaren bitartez…
Merkatu-kuota[latexpage] Merkatu kuota bere sektore edo merkatuan enpresa batek hartzen dituen salmenten portzentaje edo proportzioa da, enpresaren tamaina eta lidergoa neurtzen dituen metrika komertzialaren nagusienetakoa. Honela kalkulatzen da:…