Merkataritza-kreditua


KategoriakEnpresa

Merkataritza-kreditua edo kreditu komertziala hornitzaileak bezeroari fakturak edo merkataritza-efektuak (letrak, ordainduzkoak, ...) epemuga batean ordaintzeko aukera ematen dionean sortzen den finantzaketa modua da, maiz 30, 60 edo 90 egunetara. Era horretan, fakturak berehala ordaindu ordez, haiek ordaintzeko epe gehigarria ematen zaio bezeroari, finantzazioa eskuratuz horrela. Hornitzaileak faktura edo efektuen ordainketa lehenago behar badu, factoring izeneko finantzazioaren bitartez aurreratu dezake dirua finantza-entitate batekin adostuta (ikus, merkataritza-deskontua); beste aldetik, bezeroak fakturen zenbatekoa atzeratu nahi badu, confirming izeneko finantzazio gehigarria eskuratu dezake.

 

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.