Ez nahastu merkatu edo lehia askearekin.
Merkataritza librea, merkataritza askea (orobat truke askea deitua) edo merkataritza-askatasuna erosle eta saltzaileen arteko transakzio ekonomikoak, ekonomia edo herrialde jakin batean edota herrialde batetik bestera, oztopatzen ez dituen marko ekonomikoa da. Horrek inplikatzen du merkataritza askean estatuak ez duela inongo erregulaziorik jarri behar eragile ekonomikoen artean adosten diren kontratu ekonomikoei eta horien baldintzei buruz eta ez diela inongo trabarik transakzio ekonomikoei, hala nola zergak jarriz. Herrialde batetik bestera merkataritza askea aldezten duen doktrina ekonomikoa librekanbismoa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, free trade; gaztelaniaz, libre comercio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkataritza-sozietateak (merkataritza-baltzuak)Merkataritza-sozietatea edo merkataritza-baltzua irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, pertsona juridikoa alegia, betiere legeak ezarritako baldintzak…
Hiruko merkataritza (merkataritza triangeluarra)Historian, hiruko merkataritza edo merkataritza triangeluarra XVII-XIX mendeen artean Europatik abiatu, eta Afrikatik igaroz, Ameriketara heldu eta handik Europara itzuliz garatzen zen merkataritza itsasbidea izan zen, kolonialismoa eta…
Merkataritza-balantzaEkonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza edo balantza komertziala esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak…