Herzberg-en motibazio-teoria


KategoriakPsikologia

Herzberg-en motibazio teoria, Herzberg-en motibazio-higiene teoria edo bi faktoreen teoria Frederick Irving Herzberg psikologoak (1923-2000)  motibazioari buruz 1959 urtean plazaratutako teoria da, bereziki lan-arloan aplikatzen dena. Herzberg-en iritziz, gogobetea eta atsekabea ez dira kontzeptu dependenteak eta bata gehitzeak ez dakar bestea murriztea. Hala, gogobetearen aurkakoa ez da atsekabea gogobete-eza baizik, eta atsekabearen aurkakoa ez da gogobetea, atsekabe-eza baizik. Kontzeptu independenteak izanik, faktore ezberdinek eragiten dituzte; hala, Herzberg-ek motibazio-faktoreak bereizi zituen, gogobetea eragiten dutenak, eta higiene-faktoreak, desegokiak direnean atsekabea eragiten dutenak. Horrela, higiene-faktoreek zuzenean gogobetea sortzen ez badute ere, kontuan hartu behar dira lantokia garbitzeko (hortik, higiene-faktore izena), hau da, atsekabea ez sortzeko. Higiene faktoreen artean, soldata,  ingurune fisikoa eta antolaketa leudeke, besteak beste. Gogobetea sortzeko, motibazio-faktoreei eragin behar zaie, eta horien artean lorpenak eta horien aitortza, independentzia, promozioa eta lanpostu finkoa lirateke.

Ikus, gainera

 

 

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.