Masa-hedabideak edo masa-komunikabideak, nazioartean mass media izenez ere ezagunak, teknologia espezializatu eta aurreratuarekin, gizarte osoari eta ez kolektibo jakinei zuzentzen den alde bakarreko komunikazioa burutzen duten hedabideak dira, profesionaltasun eta espezializazio maila handi batekin. Masa-hedabide nagusiak dira telebista, irratia eta egunkariak dira.
Kontsumo-gizarte kapitalistan, masa-komunikazioa gainegitura edo superestrukturaren funtsezko elementu dira , klase menderatzaileen zerbitzura ideologia kapitalista sendotzeko; hala informazioaren eta edukien manipulazioa, eztabaidaren kontrola eta hartzailearen pasibotasuna dira horren printzipioak. Hain zuzen ere, botere faktiko kontsideratzen dira masa-hedabideak, laugarren botere izenarekin, diskurtsoak jendartera zabaldu eta sinetsarazteko duten indarra nabarmentzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, medios de comunicación de masas (masa-hedabideak).
Ikus, gainera
Erreferentziak:
Loturiko artikuluak
Masa-antolakuntzaMasa-antolakuntza, masa-antokakundea eta masa-mugimendua bereziki mugimendu politiko marxista eta iraultzaileetan erabiltzen diren terminoak dira, masa, alegia herria, proletargoa edo langileria, elite edo burgesiaren aurkako borrokan (ikus, klase borroka),…
DoktrinamenduaDoktrinamendua dominazio-teknika bat da, gizabanakoari arrazoibide kritiko oro eta pentsamendu-askatasuna kentzean datzana, doktrina baten barruan ezarritako aginduetan oinarritutako mundu-ikuskera itxia inposatzeko, munduaren ikuspegi alternatiboei ateak itxiz. Gizarte erlijiosoetan…
Hedabideak (komunikabideak)Hedabideak edo komunikabideak giza komunikazioa bideratu egiten duten teknologiak dira, denbora, distantzia eta euskarri desberdinetan. Adibidez, posta elektronikoaren bitartez komunikazioa denbora desberdinetan gauzatzen da, distantzia handietara eta euskarri…