Esku hutsez marraztu edo margotzea eskuari trazuak egiteko erabateko askatasuna uztea, erregela edo bestelako tresnarik gabe. Hedaruraz, eredu edo aurretik egindako zirriborrorik gabe lan egiteko modua ere bada.…
Madozen desamortizazioa (ikus, gainera, desamortizazioa Espainian) 1855ean plazaratu zen desamortizazio-legea izan zen, zeinaren arabera estatuaren, Eliza Katolikoaren, ordena erlijiosoen eta beste esku hilen eskuetan zeuden ondasun higiezinak saldu ziren. 1854-56 bitarteko biurteko progresistan plazaratu zen, liberalismo ekonomikoa sustatzea ekarri zuten beste neurri batzuekin batera, horien artean 1855eko trenbideen legea. 1837-1844 bitartean garatu zen Mendizabalen desamortizazioaren ondorengoa izan zen eta hura baino askoz ere zabalagoa izan zen, askoz ere lursail gehiago salduz, horien trukean diru gehiago bilduz -Mendizabalen desamortizazioko diruaren bi halako diru kopurua bildu zen- eta denboran zehar ere XX. mendean aplikatzera ere heldu zen. Egindako estimazioen arabera, desamortizatutako lursail guztietatik erdia Elizari edo hari lotutako erakundeei zegoekin eta beste erdia estatuari. Pascual Madoz (1806-1870) Ogasun ministro liberalaren ekimena izan zen, eta horren helburu nagusiak estatuarentzat dirua bildu, zor publikoa murrizteko, eta landu gabe zeuden lurrak laboratzen jartzea izan ziren, garapen ekonomikoa sustatzeko. Esan behar da hasiera batean lur loteak erosteko lurjabe handiek lehentasuna izan zutela; horrela, bereziki Espainiako hegoaldean latifundismoa areagotu egin zen, lehen estatuarenak ziren lurrak terrateniente edo lur jabe handien esku utziz. Klase ertaineko nekazariak lursail ertain eta txikiekin geratu ziren, baina haiekin haien bizimodua apenas hobetu zuen. Nekazari pobreek gainera lehen estatuarenak ziren lurrak aprobetxatzeko eskubidea, abereentzako larre gisa bereziki, galdu zuten. Hala eta guztiz ere, esan behar da lur asko laboratu egin zirela eta nekazaritza produkzioa igo egin zela nabarmen. Hirietan, Elizaren eraikin asko estatuaren eskuetara igaro ziren, erabilera publikorako eta horrela babespean utziz, eta urbanizaziorako lursail asko ere zabaldu ziren. Ondorio ekologikoak ere aipatu ziren, lur berriak laboratzearekin baterea, deforestazio handia izan baitzen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.