Jostailua pertsona batek, bereziki haurrek, eta baita animalia batzuek ere jolasteko erabiltzen duten objektu fisikoa da, izan ingurutik jasotakoa izan propio egindakoa, errealitateko jarduera edo beste objektu bat…

Lurraldeak gizakiak bereganatutako lur eremuak dira, komunitate baten bizitoki eta lantoki gisa edota hango baliabide naturalak ustiatzeko behar bezala egokitu eta antolatuak. Kontzeptu geografikoa da, erliebeak, klima eta bestelako faktore fisikoek moldatu eta baldintzatua, eta aldi berean kontzeptu politikoa ere bai, estatu baten espazio fisikoa osatuz. Espazio geografiko kontzeptuarekin erlazio estua du: espazio geografikoa naturako eta gizarteko elementuak bateratu egiten dituen espazioa den bitartean, lurraldea espazio geografikoaren barruti homogeneoa eta integratua, muga jakinekin, bere baitan harreman ekonomiko, sozial eta kultural estuak eta bereziak garatzen dituena.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.