Liberalismoa doktrina politiko eta ekonomikoa da, bere definizioari buruz lausoa, baina orokorrean indibidualismoa lehenetsi (bereziki, askatasun indibiduala eta jabetza eta ekimen ekonomiko pribatua, merkatu aske baten baitan) eta interes publikoa eta beraz estatuaren eskuhartzea mugatu nahi duena, herritarren askatasuna eta erabakimen askean oinarritua. Liberalismoan, gizartea interes ezberdinak dituzten banakoek osatzen dutela irizten da; interes horiek, ordea, osagarriak dira gehienetan, eta gizarte aurrerabidean jartzen dute; interesen arteko gatazka dagoenean, negoziazioa hartzen da konponbiderako tresna nagusitzat. Hala ere, ikuspuntu ezberdinetatik begiratzen da Europatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik; Estatu Batuetan sozialdemokrazia arin baten antzeko ideologia politikoa litzatekeen bitartean, Europan merkatuen erregulazio-eza eta askatasun ekonomikoa aldezten dituen doktrina ekonomikoa da. 1 2
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
IndibidualismoaAgian Indibidualismo metodologikoa bilatzen ari zinen. Indibidualismoa pertsona, banako edo indibiduoari lehentasuna ematen dion jarrera filosofiko eta politikoa da, haren eskubide eta interes pertsonalak, moralak, ekonomikoak eta bestelakoak,…
Liberalismo politikoaLiberalismo politikoa (ikus, gainera, liberalismoa, orokorrean) gizabanakoaren askatasun indibidualak, arlo zibilean nahiz ekonomikoan, eta jabetza pribatua printzipio politiko nagusitzat hartzen dituen korronte politikoa da. Gehienetan, printzipio horiek gizakiaren…
Liberalismo ekonomikoaLiberalismo ekonomikoa ekimen ekonomikorako askatasuna, merkataritza askea eta merkatu askea aldezten dituen doktrina ekonomikoa da, estatuaren ahalik eta interbentzionismo txikienarekin. Doktrina horren aldeko ekonomialariek, Adam Smith aitzindari, liberalismo…