Diplomazia estatu batean beste estatuekiko harreman politiko, ekonomiko eta administratiboez arduratzen diren pertsona eta erakundeen multzoa, hala nola enbaxadoreak eta kontsulak, nahiz haiek garatzen duten jarduera da, modu…

Gatazka boterea (boterea zentzu zabalean, baliabide eskasak eskuratu edo balio kulturalak zaindu edo inposatzeko erabil daitekeena) eskuratzeko borroka da, non alde eta eragile desberdinek euren interesak defendatzen dituzten. Beste definizio baten arabera, gatazkak sortzen dira bi eragilek baliabide bakar baten atzetik dabiltzanean, nahiz helburu desberdin eta bateraezinak dituztenean. Pertsona biren artekoak izan daitezke, baina nazio-multzo handien artean ere izan daitezke; aldi berean, gatazkak latente edo estaliak nahiz agerikoak eta bortxazkoak izan daitezke (gerren kasuan, adibidez). Uste ohi denaren aurka, gatazkak ez dituzte gizarte harremanak suntsitzen; areago, gatazkak gizarte harremanen funtsezko ezaugarri dira, eta kasu askotan gizarte harremanak sendotu eta gizarte aldaketarako tresna ere izan daitezke.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: inelesez, conflict; gaztelaniaz, conflicto.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.