Turing proba Alan Turing matematikariak (1912-1954) makina batek pertsona baten adimenez jokatzen duen erabakitzeko proposatu zuen proba teorikoa da (ikus, adimen artifiziala). Proba horretan, ikertzaile batek pertsona baten…
 Gizapedia
GizapediaLevene proba edo Leveneren proba aldagai bati buruzko datu multzo bi edo gehiagoren bariantzen berdintasuna edo homozedastizitatea erabakitzeko proba estatistiko bat da. Batezbestekoen berdintasuna egiaztatzerakoan erabilitako proba izaten da: proba haiek homozedastizitatea ezartzen badute baldintza gisa, eta baldintza hori betetzen den erabakitzeko erabil daiteke Levene proba.
Honako hau da Levene probak baliatzen duen estatistikoa :
      ![Rendered by QuickLaTeX.com \[W = \frac{(N-k)}{(k-1)} \cdot \frac{\sum_{i=1}^k N_i (Z_{i\cdot}-Z_{\cdot\cdot})^2} {\sum_{i=1}^k \sum_{j=1}^{N_i} (Z_{ij}-Z_{i\cdot})^2}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-723d679849491b62dfe5de13fa83ec0a_l3.png)
 alderatu beharreko datu multzo kopurua eta
 alderatu beharreko datu multzo kopurua eta  alderatzen den datu multzoetako bakoitza, eta datuak
 alderatzen den datu multzoetako bakoitza, eta datuak  izanik
 izanik
      ![Rendered by QuickLaTeX.com \[Z_{ij} =|Y_{ij} - \bar{Y}_{i\cdot}|\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-f0b3bafb8a1edf62eb8c2db1d98755ad_l3.png)
Levene probatik Brown–Forsythe proba eratortzen da, Levene probako estatistikoan kalkulatzen diren batezbestekoen ordez medianak kalkulatzen direnean.
Azkenik, Levene eta Brown-Forsythe probez gainera, Bartlett proba ere erabil daiteke homozedastizitatea probatzeko.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.