Lerner-en indizea enpresa batek bere produktua edo zerbitzuaren prezioa kostutik gora igotzeko duen ahalmena da, merkatu-boterea alegia, jarduten duen merkatuko beste enpresekiko lehian. Lehia ez-perfektuko merkatuetarako bereziki erabiltzen den kontzeptua da, bereziki oligopolioan, non enpresek euren kostu marjinaletik gorako prezioa jartzeko ahalmena duten. Honela kalkulatzen da: (p-Kma)/p, p eta Kma prezioa eta kostu marjinala izanik hurrenez hurren. Orokorrean, sektore batean diharduten enpresa kopurua zenbat eta handiagoa izan, Lerner indizea haietako bakoitzarentzat orduan eta txikiagoa izateko joera izango du, haien arteko lehiak prezioa jaitsiarazi egiten baitu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Lerner index.
Loturiko artikuluak
Merkatu-botereaEkonomian, enpresa baten merkatu-boterea edo merkatu-indarra merkatuak berak erabakitako prezioak jartzeko duen ahalmena da. Monopolioa da enpresa bati merkatu-boterea handiena ematen dion merkatu-egitura. Konkurrentzia askean enpresek ez dute…
en riguroso turnoLa expresión en riguroso turno hace referencia a que la atención y servicio demandados por un conjunto de clientes o usuarios se realizará de uno en uno, y…
Herfindahl indizeaHerfindahl indizea edo adierazlea (H indizea), Herfindahl–Hirschman indizea (HHI indizea) ere deitua, merkatuaren kontzentrazioa (ez nahastu kontzentrazio estatistikoarekin) neurtzeko adierazle bat da. [latexpage] $s_i$ izanik enpresa bakoitzaren merkatu kuota…