Lehiakide potentziala, printzipioz beste enpresa baten merkatuan edo sektore ekonomikoan zuzenean jarduten ez duen edo eragiten ez duen enpresa bat da, baina etorkizun hurbilean, sektore edo jardueren arteko hurbiltasun edo antzekotasunak direla eta, beste enpresa horren lehiakide zuzen edo zeharkakoa izan daitekeena. Horretarako, lehiatu nahi duten sektore ekonomikorako sarrera-hesiak gainditu beharko dituzte lehiakide potentzialek.
Loturiko artikuluak
Sarrera eta gastuen erregularizazioaKontabilitatean, sarrera eta gastuen erregularizazioa sarrera eta gastu kontuak ixteko prozesua da, diferentzia ekitaldiko emaitzara eramanez, irabazi edo galerak zehaztu eta erregistratzeko. Prozesua erregularizazio-idazpenean erregistratzen da. Adibidez, ekitaldian…
Sarrera-hesiakSarrera-hesiak enpresa batek merkatu edo sektore ekonomiko batean jarduten hasteko aurkitzen dituen oztopoak dira. Sarrera hesiek konkurrentzia murriztu eta oligopolio eta monopolioen sorrera bideratzen dute. Honako hauek izaten…
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…