Lehia monopolista (monopolio-konkurrentzia)


KategoriakEnpresa

Lehia monopolista edo monopolio-konkurrentzia enpresa askok produktu generiko berdina baina ezaugarri edo marka bereziekin saltzen dutenean sortzen den merkatu-egoera da. Enpresek merkatu-egoera horretara heltzeko baliatzen duten marketin-estrategiari segmentazio deritzo. Adibidez, zereal ezberdinekin egindako ogia saltzen duten okindegiak lehia monopolistan daudela esaten da. Lehia monopolistako beste adibideak dira zerbitzu profesionalak (igeltseroak, haginlariak, abokatuak ,arkitektoak), botikadendak (produktu berdin-berdinak eskaini arren kokapen ezberdinak dituztelako), ileapaindegiak eta jatetxeak, besteak beste. Egoera horretan, enpresa bakoitzak de facto monopolioa osatzen du bere produktu generikoaren aldaera bereziarekin, bere bezeroak fidelizatu eta sektoreko beste lehiakide baten produktuak erostea planteatu ere egiten ez duenean.

Kontuak kontu, lehia monopolista ez da monopolioa, ezta enpresak ekoizten duen produktu berezi horren merkatu txikian ere. Izan ere, lehia monopolistako enpresak mozkinak baditu, beste enpresa lehiakideen sarrerari aurre egin beharko dio bere segmentuan, eta beste alde batetik enpresek ezingo du prezioa nahi bezain altu jarri, lehiakideen prezioekin alderatuta, bezeroek beste marka batera jotzeko arriskua baitago egoera horretan.

Ikus, gainera

251 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.