Lehia, konkurrentzia edo konkurrentzialtasun ekonomikoa merkatu batean enpresa batzuek batera jarduten dutenean gertatzen den egoera da, guztiak mozkinak maximotu edota ahalik eta merkatu-kuota handiena eskuratzeko helburuarekin. Lehian edo konkurrentzia diharduten enpresak lehiakideak direla esaten da. Konkurrentziazko merkatu batean diharduten lehiakide kopuru eta merkatuko beste ezaugarrien arabera (informazioaren eskuragarritasuna, sarrera-hesiak, ...), merkatu-egitura desberdinak sortzen dira: lehia perfektutik (non enpresa askok diharduten, sarrera eta irteera-hesirik gabe) monopoliora (non enpresa bakarra diharduen).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, competition; gaztelaniaz, competición.
Loturiko artikuluak
Lehia perfektuaLehia perfektua, lehia perfektuko merkatua, konkurrentzia perfektua edo konkurrentzia osoa (ikus, gainera, lehia edo konkurrentzia orokorrean) industria edo sektore batean, enpresa edo saltzaile asko (ikus, atomizazioa), erosle asko, erosketa…
LiberalizazioaLiberalizazioa, zehatzago liberalizazio ekonomikoa, merkatu batean lehia edo konkurrentzia askea bultzatze aldera hartzen diren erabakien multzoa da, estatuaren interbentzionismo edo eskuhartze minimoa eta merkatuaren desregulazioa dakartenak, hala nola…