Azpietxebizitza duintasunez bizitzeko azpiegitura, ekipamendu eta hornidurak ez dituen etxea da, hala nola ura, berokuntza eta argindarra ez duena, tamaina txikiegia duena edo hezetasunaren eta hotzaren eta beroaren…

Landa garapena edo landako garapena landa eremuko garapen ekonomiko, sozial eta kulturala sustatzeko politika eta ekimenen multzoa da, orekaz eta jasangarritasunez, landa eremua berpiztu eta bertako populazioen errenta eta bizi-kalitatea hobetze aldera. XIX. mendetik garapen industriala izan da herrialde bateko hazkunde ekonomiko eta soziala bultzatzeko tresna nagusia. Hasieratik, ordea, eta Espainian eta Frantzian bereziki 1950eko hamarkadetatik, garapen industtrial horrek landako populazioak hiri handietara bultzatu ditu, landa exodoa eraginez horrela. Landa garapenaren beharraren kontzientzia XX. mendearen azken hamarkadetatik dator, lehenbizi landara itzultzea aldarrikatzen zuten giza mugimendu alternatiboetatik, neorruralismotik alegia, eta gero baita ere instituzio politikoetatik. Egun, landa garapena herrialdeko eta eskualde mailako funtsezko politika da, lurralde oreka, landak hiria eta hiriak landa behar dutela alegia, eta garapen ekonomiko eta sozial autonomoa gauzatzeko funtsezkoa dela bereganaturik, eta Eurpan esaterako, programa politiko zabalak (FEDER, FEOGA, FSE) nahiz tokiko ekimenak (bertako produktuen azokak, adibidez, elikadura burujabetza sustatze aldera) konbinatzen ditu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, rural development; gaztelaniaz, desarrollo rural.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.