Soziologian, konbentzionalismoa gizartean indarrean dauden printzipio, arau moralak, ohitura eta usadioak normalak edo zuzenak direla aldezten duen jarrera edo sinesmena da, ordena soziala bermatze aldera. Artean eta literaturan…

Elikadura burujabetza 1990eko hamarkadatik zabaltzen ari den kontzeptua da, munduko hainbat tokitako goseteari eta desnutrizioari irtenbide eman, elikagaien kalitatea eta osasungarritasuna landu, landa garapena sustatu eta ingurunea zaintze aldera. Ildo horretatik korporazio handien mesedetan eratutako elikagaien ekoizpen eta banaketa industrial eta liberalizatuaren aurkakoa da, eta nekazari, abeltzain eta arrantzale txikien aldekoa. Paradigma berria da beraz, elikadura lehen mailako plano politikoan eta ekonomikoan jartzen duena, pertsonei, familiei eta herriei, ekoizleei eta kontsumitzaileei, protagonismoa eta lehentasuna emanez. Honela definitu daiteke elikadura burujabetza: pertsonek eta herriek modu kontzientean kontsumitu nahi dituzten elikagai kalitatezko eta osasuntsuak eskura izateko eskubidea da, horretarako horien ekoizpena eta banaketa kontrolatuz, ingurunea zainduz eta erabateko jasangarritasunez, ondorengo belaunaldiek ere elikagaietan burujabeak izateko eskubidea izan dezaten.
Zehatzago, elikadura burujabetza zutabe hauetan oinarritzen da:
Beste hizkuntzetan: ingelesez, food sovereignty; gaztelaniaz, soberanía alimentaria.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.