Landa ingurunea (landa eremua, landa espazioa)


KategoriakGeografia

Landa-ingurunea, landa-espazioa edo landa-eremua nekazaritza, abeltzaintza, haiekin loturiko elikagai industria eta basogintza jarduera ekonomiko nagusitzat dituen espazio gizatiartua da, askotan hiri espazioarekin kontrakarrean ere definitzen dena. Eremu mistoa izaten da, gizakiaren jarduerak natura ingurunearekin bateragarri egiten duena batzuetan, baina besteetan natura ingurune guztia eraldatu duena, hala nola nekazaritza ustiategi zabalen kasuan. Landa espazioaren beste ezaugarri batzuk dira landare paisaiaren nagusitasuna (ikus, nekazaritza paisaiak), zoruaren erabilera ez intentsiboa, biztanleria dentsitate txikia, aglomerazio txikiak eta horien sakabanatzea, irisgarritasun zaila eta garraio-sareeen bilakaera eskasa, eta gizarte mailan, barne kohesio soziala, identitate kultural sendoa eta isolamendu soziala hiriarekiko. Gizarte moderno eta industrialetan, landa inguruneek landa exodoa pairatu zuten XIX. mendetik, Iraultza Industrialarekin batera, hirietarako migrazio masiboekin, baina XX. mendearen bukaeratik populatze aro berri bat gertatzen da, ezaugarritzat hartu dituena alde batetik landa ingurunearen erabilera erresidentziala (maiz bigarren etxebizitzekin eta landa turismoarekin loturik) eta baita erruralizazioa, landako berezko bizimoduaren berreskurapena, neorruralismo izeneko fenomenoari esker.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, countryside; gaztelaniaz, medio rural.

Ikus, gainera

287 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.