Landa turismoa


KategoriakGeografia

Landa-turismoa landa ingurunean garatzen den turismoa da, landak eskaintzen dituen jarduera berezi eta anitzetan oinarritu eta helburu dituena, hala nola nekazaritza, kirola eta naturako jarduerak, tradizio kulturalak eta gastronomia. Aldi berean, landa turismoa eskala txikian garatzen da, landako espazio geografikoa errespetatuz, eta gehienetan negozio txikien bitartez eta bertako komunitatearen mesedetan. Ildo horretatik, landa turismoa masa turismoaren aurkako kontzeptua litzateke, eskaintzen dituen jardueren aniztasunagatik eta bertako komunitate eta ingurunearekiko begiruneagatik. Hori horrela, jasangarritasuna edo iraunkortasuna landa turismoaren dimentsio nagusia bilakatu da, nahiz eta toki jakin batzuetan landa turismoaren garapen neurrigabearen inguruan zalantzak eta kezkak sortu diren arren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, countryside tourism, rurl tourism; gaztelaniaz, turismo rural.

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.