Lanaldi partziala (lanaldi laburra)


KategoriakEnpresa

Lanaldi partzial edo lanaldi laburreko enplegua, lanaldi osoak baino iraupen laburragoarekin langle batek bete behar duen lanaldia  da. Adibidez, asteko 40 ordu lanaldia ohikoa denean, lanaldi partzialeko enpleguak asteko 10, 20 edo 30 orduko lanpostuak lirateke. Herrialde batzuetan, lanaldi partzialeko izendapena jasotzeko, lanaldiaren iraupena lanaldi osokoaren portzentaje batetik beheragokoa izan behar da, esaterako bi heren).

Lanaldi partziala emakumeen artean da ohikoa bereziki. Horrek prekarizazio egoera batean sartzen ditu maiz, lanaldi partzialak eman ohi duen soldatarekin zaila baita bizimodu duin batek exijitzen dituen beharrak ekonomikoki bete edo asetzea; kasu batzuetan ordea, lanaldi partzialeko langilea lana egiten duen bikotekide batekin bizi denean esaterako, lanaldi partzialak kontziliazioa erraztu dezake, haurren etxeko zaintza ahalbidetuz besteak beste.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.