Lanaren banaketa sexuala edo lanaren zatiketa sexuala, lanaren banaketa soziosexuala ere deitua, gizarteetan gizon eta emakumeei gaitasun, trebezia, ardura eta jarduera ezberdinak esleitzea da, sarri emakumeei etxearen eta…

XX. mendeko hamarkadara arte, langileek kolektibo homogeneoa osatzen zutela esan daiteke, ongizate estatuak ezarritako abantaila eta eskubideek bermaturik, hala nola enplegu egonkorra eta hitzarmen kolektiboen nagusitasuna. Globalizazioak, aldaketa teknologikoek, tertziarizazioak eta neoliberalismoaren gailentzeak ordea, euren lanpostuetan egoera aski ezberdinak bizi dituzten langile taldeak sorrarazi ditu, euren eskubide, kontratu eta egonkortasunari buruz. Hain zuzen ere, bi langile talde bereizi ohi dira lan merkatuan XX. mendeko bukaeratik: insider direlakoak, barrukoak alegia, garai bateko eskubideak atxikitzen dituztenak, eta outsider edo kanpokoak, lan merkatuan prekarietatea jasaten dutenak, autonomo moduan lan eginez, enplegu ez egonkorrarekin edo azpikontratatuta, soldata eta eskubide murritzekin beste langileen aldean. Lan merkatuko dualtasunak lan merkatuan izandako banaketa horri egiten dio erreferentzia, langileak bi klasetan bereiziz (eta hortik dual izendapena). Lan merkatu dualak neoliberalismoak lan merkatuan ezartzen dituen baldintzei erantzuten die, lan indar merkea eta malgua eskainiz, sistema ekonomikoak aldiro jasaten dituen krisiei eta hazten doa lehia ekonomikoari behar bezala erantzun eta enpresarien errentagarritasun tasak ziurtatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.