Lan indarra


KategoriakEkonomia

Lan indarra bereziki marxismoan erabilitako kontzeptua da. Marxen beraren hitzetan lan  indarra "gizakiak gauza erabilgarriak ekoizteko baliatzen dituen ahalmen eta gaitasun fisiko eta intelektualen multzoa" da. Jatorrian, kontzeptu antropologikoa den arren, gizakiari guztiz lotua, kapitalismoan langilearen eta bere lan-indarraren arteko banaketa gertatzen da, lan merkatuan ikusten den bezala, non langile guztiak berdinak diren, lan indar gisa, baina kapitalistarentzat lan eginez, langilea bera da lanean ari dena.

Ekonomia ortodoxoan, lan indarra merkantzia baino ez da, baino Marxek bereizketa argia sumatu zuen bi kontzeptuen artean: lan indarra ez da merkantzia hutsa, horren azpian erlazio sozial bat dagoelako, non langilea lan egitera beharturik dagoen kapitalistarentzat, bere lanaren plusbalia kapitalistarentzat utziz. Liberalismo ekonomikoaren falazia da lan indarra erosi eta saldu egiten den ondasun bat besterik ez dela baieztatzea, horren azpian koertzio eta dominazio harreman bat dagoelako.

Lan indar merkea eta lan indar garestia esamoldeak erabili ohi dira soldata baxuak eta altuak aipatzeko, hurrenez hurren. Horrela, garbi geratzen da lan indar terminoaren erabilera produkzio-baliabide soil gisa, giza kontsiderazio oro kanpoan utziz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fuerza de trabajo.

Ikus, gainera

Erreferentziak

 

269 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.