Laginketa sekuentziala


KategoriakEstatistika

Laginketa sekuentziala aldez aurretik lagin tamaina finkatuta ez duen laginketa mota bat da, behatutako unitate bakoitza aurreko unitateekin bildu, jasotako datuak metatu, eta aurrez hartutako erregela baten arabera populazioko unitate gehigarriak erauztea erabakitzen duena. Gehienetan laginketa sekuentzialaren helburua hipotesi nulu eta hipotesi alternatiboen artean aukeratzea da, I eta II motako errore jakinekin. Laginketa sekuentzialaren helburua hipotesi nulua onartu, hipotesi alternatiboa onartu edo laginketarekin aurrera jarraitzea erabakitzeko erregela ematea da. Laginketa sekuentzialaren abantaila nagusia lagin tamaina minimotzea da, eta bereziki erabilgarria da laginak jasotzea zaila eta garestia den kasuetan, hala nola laginak animalia basatien artean jaso behar direnean. Laginketa sekuentzialaren metodoak Abraham Waldek garatu zituen 1945 urtean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sequential sampling; gaztelaniaz, muestreo secuencial.

Erreferentziak

  • https://www.zoology.ubc.ca/~krebs/downloads/krebs_chapter_09_2017.pdf
208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.