Despoltsapena edo diru-irteera une jakin batean eta eragiketa edo egitate finantzario baten ondorioz enpresa batean gertatzen den diruzko ordainketa da. Diru-sarrerekin batera, kutxa-fluxua ere bada, eta beraz enpresaren…

Kutxa-fluxu askea edo kutxako fluxu askea enpresaren ustiapenean edo jarduera arruntean sortzen den kutxa-fluxu garbia da (diru-sarrerak ken diru-irteerak), jarduera horrekin erlazionaturiko aktibo finkoen ordezkapenarekin loturiko diru-irteerak eta hazkundera bideratutako inbertsioen despoltsapenak ere kenduz. Enpresak zorra ordaintzeko eta kapitala saritzeko eskuragarri duen diruaren adierazlea da.
Itzulpenak: ingelesez, free cash flow; gaztelaniaz, flujo de caja libre.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.