Kritizismo filosofikoa epistemologia edo ezagutzaren oinarriak eta garapena aztertzea ezagutza filosofiko nahiz zientifikoan abiarazi baino lehenago landu beharreko ataza dela baieztatzen duen ikuspuntu filosofikoa da. Ezagutzarekiko ikuspuntu kritikoa da guztiz, izenak adierazten bezala, gizakiaren ezagutza subjektiboa dela kontsideratu eta, mundu fisikotik abiatzen bada ere, gizakiaren ahalmenek mugatua baitago guztiz. Hortik ezagutzaren kritika edo aurretiko hausnarketa egin beharra. Kritizismoaren ikuspuntua Immanuel Kant filosofoa (1724-1804) du aitzindari, hain zuzen ere bere lan nagusien izenburuak Arrazoimen hutsaren kritika eta Arrazoimen praktikoaren kritika dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, critical philosophy; gaztelaniaz, criticismo.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ulermena (Kant)Kanten filosofian, ulermena (alemanez, Verstand) zentzumenetatik jasotzen dugun esperientzia ordenatu eta sailkatzeko ezagutzaren ahalmena da, esperientzia horri kontzeptuak eta kategoriak aplikatuz. Ezagutzaren objektuak esperientziatik ezagutzeko dugun ahalmena. Kanten…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Pentsamendu kritikoaPentsamendu kritikoa edo pentsamolde kritikoa, pertsona batek ezagutza garatzeko trebetasun eta prozesu kritikoa da, zorrotza alegia. Zorroztasun hori da pentsamendu kritikoaren ezaugarri nagusia, pentsamenduaren beste aldaera guztietatik, hala…