Kotizazio sozialak (gizarte kotizazioak)


KategoriakEnpresa

Kotizazio sozialak edo gizarte kotizazioak langile bakoitzak Gizarte Segurantzari egiten dizkion aldiroko kuota edo ekarpenak dira, Gizarte Segurantzaren prestazioak (langilea bajan dagoenean kobratzen duen prestazioa eta geroko pentsioa) jasotzeko eskubidea izateko. Orokorrean, kotizazio sozialak kuota solidarioak dira, hots, langileak egiten dituen ekarpenak berari dagozkion prestazioak nahiz era solidarioan beste kolektibo batzuentzako prestazioak finantzatzeko erabiltzen dira. Kotizazio sozialak langileak berak, langile autonoma denean oso osorik, nahiz langilea kontratatuta duen enpresak ordaindu behar ditu, portzentaje aldakorren arabera.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cotizaciones sociales.

Ikus, gainera

179 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.