Gizarte mugimenduak edo mugimendu sozialak gizabanako, talde edo erakunde anitzen artean osatzen den sare kolektibo informala (edo instituzionalizazio maila txikikoa) da, interes orokorrekoa eta elkartasunean oinarritua, gatazka edo…

Instituzio sozialak edo gizarte instituzioak, gizarte erakundeak ere deituak, gizartea arautu eta erregulatu egiten duten irizpide, printzipio, kode eta rol multzoak dira, gizarte egituretan sustraituak, eta harremanak, jokabideak eta orokorrean ekintza eta harreman sozialak eragiten dituztenak. Batzuen arabera, gizartearen funtzionamendua eragiten duten elementu finko eta iraunkorrenak dira. Beste batzuen arabera, ordea, instituzio sozialak gizartean antolatutako erakundeak lirateke. Eman dugun lehenengo definizioa da, ordea, onartuena. Horren baitan, sinboloak, jokabide-arauak eta ideologia bereizten dira, familia, eskola, ezkontza, polizia eta beste hainbatetan gorpuzten direnak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.