Gizarte segurantza (segurantza soziala)


KategoriakEkonomia

Gizarte segurantza edo segurantza soziala herrialde bakoitzeko pertsona eta familiei osasunerako eskubidea bermatu eta gutxieneko errenta (pentsioak) ziurtatu egiten duen sistema publikoa da, bereziki pertsonek eta familiek babes berezia behar duten kasuetan hala nola gaixotasun eta desgaitasun egoeran, zahartzaroan, lan-istripuetan, amatasunean eta alarguntze-egoeran.  Ongizate-estatuaren ezaugarria da eta gizarteen aurrerabidearen eta giza garapenaren adierazgarri. Gehienetan, langileek egindako kotizazio edo diru-ekarpenen bitartez finantzatzen da, kasu batzuetan gastuak zerga orokorrekin ere estaltzen badira ere. Gizarte segurantzako sistema informalak antzinatik garatu badira ere, familiaren baitan bereziki, gaur egun baino zabalago ulertuta, sistema formalak XVIII. mendetik hasi ziren ugaltzen, baina hasiera batean karitateak bultzatuta eta erakunde pribatu eta erlijiosoen bitartez. XX. mendera arte itxaron behar izan zen, eta bereziki Bigarren Mundu Gerratik aurrera, ongizate-estatuaren garapenarekin batera, estatuak sistema hauek finkatu eta herritargo osoari eskaintzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, social security; gaztelaniaz, seguridad social.

Ikus, gainera

238 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.